|
BETIKO ERRUA
«SOINU ETA KANTU» KAXIANO ELKAR, 1996
Nik ez, hortaz hik ere ez.
Hau da gure pekatua
elkar ezin ulertua
konturatu gaitezen.
Nik ez, hortaz hik ere ez.
Abertzale euskaldunak
denak gera errudunak
konturatu gaitezen.
Nik ez, hortaz hik ere ez.
Hola ez goaz inora
eta Euskadi galduko da
konturatu gaitezen
guk egindako pastela
sarri jaten digutela
kanpokoak hain zuzen,
konturatu gaitezen.
Nik ez, hortaz hik ere ez.
Gure betiko errua,
elkarrentzat amorrua,
konturatu gaitezen.
Nik ez, hortaz hik ere ez.
Betetzen ez bada hitza
alper-alperrik gabiltza
konturatu gaitetzen.
Nik ez, hortaz hik ere ez.
Zerbait lortu nahi badugu
bat egin beharko dugu
konturatu gaitetzen
berriro ere pastela
jango digute bestela
kanpokoak hain zuzen
konturatu gaitezen. |