|
GARAI BATEAN
«SOINU ETA KANTU» KAXIANO ELKAR, 1996
Euskal Herrian gertatzen zena lehengo sendietan
ume mordo bat elkarrekin jarraian etxe gehienetan
oso gaztetan neskame eta morroi, lanik txarrenetan
bestela apaiz edo frailetarako, neskak lekaimetan.
Komentu batera sartzen ez zirenak neskame ta morroi pardelarekin.
Bai, bai, egia da.
Gero mutilak derrigortu eta Patxi serbitzera militarrekin.
Bai, bai, egia da.
Jatekoa ere urte mordo baten razionamentuan ogi beltzarekin.
Bai, bai, egia da.
Garai batean nola bizituak garen kontatzen dut nahi badezute jakin.
Bai, bai, egia da.
Euskal Herrian gertatzen zena lehengo sendietan
ume mordo bat elkarrekin jarraian etxe gehienetan
oso gaztetan neskame eta morroi, lanik txarrenetan
bestela apaiz edo frailetarako, neskak lekaimetan.
Behartsuen bizibide bakarra zen batean eta bestean lan egitea.
Bai, bai, egia da.
Gaur egun bezala, lege berdinarekin, haundiak txikiei eragitea.
Bai, bai, egia da.
Itsasoan eta lehorrean ere lana da guretzat bizibidea.
Bai, bai, egia da.
Eta orain gainetik, langabeziarekin, hau da behartsuen errematea.
Bai, bai, egia da. |