|
MESEDEZ
«SOINU ETA KANTU» KAXIANO ELKAR, 1996
Zatoz mesedez afaltzera nerekin
gaua igaro dezagun elkarrekin.
Ez, ez, mesedez ez zaidazu egin atzera
ezetz damutu nerekin etortzen bazera
berriro ere itzuliko zaitut etxera
egunsentian eguzki printzekin batera.
Zatoz mesedez afaltzera nerekin
gaua igaro dezagun elkarrekin.
Baietz esaten badidazu nere maitea
bildurrik gabe nerekin etorri zaitea
gainera dugu gaur gauaz ilargi betea
bera nola den maiteminduen erregea. |