|
JAUNARI ERREGU
«SOINU ETA KANTU» KAXIANO ELKAR, 1996
Neska-mutilak ezkontzen badoaz bizitza berrira
gero sendi bat osatzeko seme-alabak behar dira
eta seme-alabetatik bilobak etortzen badira
horra, lehengo neska-mutilak orain aiton-amonak dira.
Hiru belaunaldi konturatu gabe nola igaro ditugu
lurreko bizitza laburra da eta laister bukatuko dugu
lehenago hola zen, gaur ere hola da, hori ondo dakigu
geroa pakean atseden dezagun beti Jaunari erregu.
Gaur egun gazte zeratenak aurrera begiratugatik
arazoak izango dira batetik ez bada bestetik
baina jarraitu behar dezute itxaropeneko bidetik
gogoratuz entzundakoa zuen aiton-amonetatik.
Hiru belaunaldi konturatu gabe nola igaro ditugu
lurreko bizitza laburra da eta laister bukatuko dugu
lehenago hola zen, gaur ere hola da, hori ondo dakigu
geroa pakean atseden dezagun beti Jaunari erregu. |