|
MAITASUNA HELDUKO DA
«QUÉBEC, Hamalau kantu independentziarako» JOSEBA TAPIA GAZTELUPEKO HOTSAK, 1999
Maitasuna helduko da
Gorrotoari uztean
Zoriona helduko da
Gu gaudelarik lurpean
Maitasuna helduko da
Hala da nire ustean
Gailenduko da baina
Gu gaudelarik lurpean
Denok bizi behar dugun
Bizitze honen katean
Guri zaigu laguna
Tokatu aro zailean
Maitasuna helduko da
Gorrotoari uztean
Zoriona helduko da
Gu gaudelarik lurpean
Eta maitasun aroan
Biziek oroitu bana
Ukanen dute naski
Lurpean gaudenongana
Egun gogorrenetan
Gorroto eta gerretan
Bake bila gabiltza
Bestek noizbat goza dezan
Bizitze honen katean
Bakeak har dezan gaina
Galtzaile behar dugu
Hori da gure ordaina
Maitasuna helduko da
Gorrotoari uztean
Zoriona helduko da
Gu gaudelarik lurpean |