Hasierako orrialdeaTrikiti testuakDoinutegiaHiztegiaPrentsaEuskal Herriko Trikitixa Elkartea

 

TRIKITI TESTUAK

alfabetoz

diskoak

HERRI BAT DAUKAT

«QUÉBEC, Hamalau kantu independentziarako»
JOSEBA TAPIA
GAZTELUPEKO HOTSAK, 1999

 

Nik maite dudan herria...

 

Herri bat daukagu guk esangai

Herri bat daukagu izengai

 

Zure barruan dago

Erregerik ez dauka

Nitan bilatzen dudan

Herriaren du antza

Nik maite dudan herriak!

 

Herri bat daukagu guk igargai

Herri bat daukagu ereingai

 

Aurkitu aitzineko

Bazterra bezain eder

Ez du negu-belarrak

Haina lekurik hartzen

Nik joko dudan herriak

 

Herri bat daukazu zuk jakingai

Herri bat daukazu emangai

 

Asperraren ibai hotz

Honen zeharkatzeko

Nire gautik zurera

Luzatzen dut zubia

Egingai dugun herrian

 

Herri bat baitaukat nik segigai

Herri bat baitaukat hezigai

 

Egunbait joko duzu

Herri horren ezkila

Gure bizi-herriko

Lehenengo bazkarian

Hura bai poza orduan

 

Herri bat daukagu guk harrigai

Herri bat daukagu irensgai

 

Herriok bat eginik

Sortuko dute hitza

Maitasun larrutuan

Gizakizko garitza

Gu munduko herri gara

 

Herri bat daukagu guk ulergai

Herri bat daukagu aldagai

 

Musika: Gilles Vigneault

Hitzak: Gilles Vigneault