|
|
TRIKITI TESTUAK
|
BOZO GALTZAUNDI
«QUÉBEC, Hamalau kantu independentziarako» JOSEBA TAPIA GAZTELUPEKO HOTSAK, 1999
Bazuen galtzetan haize
Deitzen nion hala aise
Bozo galtzaundi
Nahiagorik kalea
Ez zen eskola zalea
Bozo galtzaundi
Bazuen aski kopeta
Murduskatzeko inglesa
Bozo galtzaundik
Nahiz ero samarra izan
Ele biak zerabiltzan
Bozo galtzaundik
Hartu zuen belarrian
Morroia zela herrian
Bozo galtzaundi
Inglesak zirela lehen
Lanbidetan beti goren
Bozo galtzaundi
Ez zen ibili peskizan
Nortzuk zitezkeen izan
Bozo galtzaundi
Herriaren xurgatzaile
Politiko edo praille
Bozo galtzaundi
Hipokritez zen jelostu
Dinamita zuen ohostu
Bozo galtzaundik
Zeinen ederra eztanda
Monumentua etzanda
Bozo galtzaundi
Herria zen iratzartu
Poliziek zuten sartu
Bozo galtzaundi
Burdin gogorren artean
Ahantzi zen anartean
Bozo galtzaundi
Haserretu ez bazina
Nolatan hemen aitzina
Bozo galtzaundi
Politikariak orain
Badabiltzala gainez gain
Bozo galtzaundi
Eskubidez dira mintzo
Moldez zabal eta zintzo
Bozo galtzaundi
Berriro sortuko balitz
Herrian mila zapart-hitz
Bozo galtzaundi
Kartzelatik jalgitzean
Zure izena galtzean
Bozo galtzaundi
Nork zaitu zu bilatuko
Nor da zutaz oroituko
Bozo galtzaundi
Musika: Raymond Lévesque
Hitzak: Raymond Lévesque |
|
|