|
WASICHU
«QUÉBEC, Hamalau kantu independentziarako» JOSEBA TAPIA GAZTELUPEKO HOTSAK, 1999
Itsasotik ziren heldu
Ontzi handiegietan
Itsasotik ziren heldu
Odol printzak begietan
Leihorreratu orduko
"Anaiak" ziguten erran
Handik laster ginen gerlan
Gerlan...
Lekutu ginen hain urrun
Urrun ez zen aski urrun
Gure larrez ziren gose
Hain egarri gure goizez
Hala joan ginen ihesi
Labrador lanbroturaino
Ibili eta ibili
Ihes, ihes
Ehun urte pasa dira
Baina girgilak eskainiz
Irri zegiten zuriak
Ezin ditugu ahantzi
Eta gaur Ipar Handian
Labradorez haraindian
Ibili behar oraino
Ihes, ihes
Musika: Robert Charlebois
Hitzak: Robert Charlebois |