|
HARTZAREN HERIOTZA
«QUÉBEC, Hamalau kantu independentziarako» JOSEBA TAPIA GAZTELUPEKO HOTSAK, 1999
Nora zoaz Aita Otso
Kapelu 'ta lepoko?
Mendi eta harkaitzen
Sheriffa duzu emaiten
Beharrak narabila
Emadazu makila
Errege dut haiduru
Etorri nahi duzu?
Ez muxar 'ta ez triku
Errege nik zaitut zu
Ileak orratz eta
Zatoz otso-urratsetan!
Lau legoatan joa
Dute ibai-ondoa
Hango kantu nahasi
Eta zotin-garrasi!
Entzuten al didazu?
Ni Otso Jauna nauzu.
Basotik hemen nator
Zu agurtzera jator
Hau erregeren antza:
Zepoan dago hartza.
Elur gainean nola
Tantaz tanta odola!
Otsotto dago larri
Etxera nahi du joan
Hartz iletsuak naski
Irri dagi zepoan
Aitak eta semeak
Gaur dituzten nekeak
Urkiagetan zehar
Biak malko 'ta negar
Musika: Félix Lecrec
Hitzak: Félix Lecrec |