|
HERRI HAU
«QUÉBEC, Hamalau kantu independentziarako» JOSEBA TAPIA GAZTELUPEKO HOTSAK, 1999
Herri hau, herri soila baino
Negu da
Herri hau, baratzea baino
Zelai da
Herri hau, bide ezin baino
Elur da
Herri hau, herri soila baino
Negu da
Haizea eta elurra
Ezteietan zirelarik
Eremu honetan zuen
Aitak etxea eraiki
Hark eman ereduari
Leial egonen natzaio
Urteko edozein arotan
Adiskideen hartzeko
Lagun-gela datxekio
Herri hau, herri soila baino
Negu da
Herri hau, lelo hutsa baino
Zapar da
Herri hau, etxe soila baino
Izotz da
Herri hau, herri soila baino
Negu da
Nire herri bakartutik
Mundu guztiko kideei
Isil aitzin dagit orro
Etxe hau zuen etxe da
Ene lau hormen artean
Pasako ditut bi mende
Su handiaren pizteko
Ortzaitzeko mila jende
Nire kastan dudalako
Herri hau, herri soila baino
Negu da
Herri hau, baratzea baino
Zelai da
Herri hau, bide ezin baino
Elur da
Herri hau, herri soila baino
Negu da
Herri hau, herri soila baino
Aizun da
Herri ez den herri soil baten
Aberri
Herri hau, kantu soila baino
Bizi da
Zuretzat nahi ditut bildu
Neguak
Musika: Gilles Vigneault
Hitzak: Gilles Vigneault |