|
SAGARRARI
«ITSASONTZI BATEN» KAXIANO ELKAR, 1986
Adan da Ebaren pekatuaz
zu ere oroitu zaitea
gaur ere galerazita dago
sagar hori jatea.
Adanen antzeko mutilekin
nesketxa kontu aurretikan
probatu nahian dabiltza ta
zure sagarretikan.
Neskatxa kontu mutilarekin
berdin da gazte edo zaharra
jateko amorratzen dago ta
zuk daukazun sagarra.
Agur ta ez alferrikan galdu
esaten dizuet denei
ximurtu baino lehenagotikan
jan sagar goxo hori. |