|
ERROTAN
«ITSASONTZI BATEN» KAXIANO ELKAR, 1986
Egun senti berri batekin
aurkitzen geranean
tiki taka errota zaharra
ari da lanean.
Leihoa irekitakoan
gora begiratzean
zeru urdin zoragarri bat
ikusten da denean,
errekatxo ba dijoa
beti bere bidean.
txoriak dira abeslari
dena dago pakean.
Bai bizi leku atsegina
errota zahar batean
egun senti berri batekin
aurkitzen geranean.
Tiki takaren oihartzuna
entzuten degunean
errota lanean ari da
beti konpasean,
urak erabiliazten du
goitik behera jotzean
aleak irina egin
bi harriren tartean
errekatxoa ba dijoa
beti bere bidean
txoriak dira abeslari
dena dago p»kean.
Bai bizi leku atsegina... |