|
HERRIKO FESTAK
«IZENBURURIK GABE» HAINBAT AIAKO UDALA, 2005
Herriko festak ziran biharmonian
berak nahi zuten txoko txoko batian
harri zabal zabal baten gaņian
ari ziran, ari ziran trukian.
Lau atso, hiru neskazar,
bat alarguna jarririk itzalian,
harri zabal zabal baten gaņian
ari ziran, ari ziran trukian.
Hasi ziradenian kartak partitzen
eta gainera tantuak kontatzen:
truk jo ta Iņaxik txota,
Mariak txaldun ta Errufinak hirua.
Mari Martin txoratu al zain burua?
Lauarekin hiruaren kiņua.
Herriko festak...
Neska egon hadi ixil ixilikan
hik ez den ikusi nere keinurikan,
ttantta bat edan ezkero
begiak briz-briz, ezin egon ixilik.
Eran ezan, eran ezan gogotik
katilua, katilua beterik.
Herriko festak...
Hitzak eta doinua: Herrikoiak
Aiako Kristina Gonzalez de Txabarriri ikasitako kantu honen aldaera Joxe Mari eta Mikel bikoteak ezagun egin zuten |