|
GERRA OSTEKO URTE BELTZAK
«IZENBURURIK GABE» HAINBAT AIAKO UDALA, 2005
Aia herria hain da zabala
Elkano bere auzua,
Getariaren eskinan dagon
bizkar alai ta gozua,
Zarautz herriak barru aldean
badaka bere trozua
neuk ere hantxe emana daukat
lehendabiziko pausua.
Aia-Elkano, Elkano-Aia,
badute hartu emanik,
honuntza sarri etorri ber zan
hain urrutiko izanik
gari entrega edo babarrun
inoiz etzan palta lanik
gerra ondoko urte beltz haiek
ondo goguan dauzkat nik.
Beti bazuten entregatzeko
gari edo babarruna
rezionamentu jaso beharra
izango zuten urruna
oinez etorri, izardi latza
ta bizkarretik lurruna
ibilaldi hoi egiten zuten
Sastizabaldik barruna.
Sarri Aiara etorri ber da
makiņa bat mala letxe
tratorerik e orain bezela
etzegon etxerik-etxe,
oinez etorri, bueltan joateko
ez motor eta ez kotxe
oinak zeuzkaten pixkor askuak
bentajik handiņa hortxe.
Hitzak: Markos Manterola
Doinua: Herrikoia
Aiako kaskotik urrun gelditzen diren auzoen garai bateko arazoak |