|
AZERIA
«IZENBURURIK GABE» HAINBAT AIAKO UDALA, 2005
Azeri litxarrero
malapartatua
hamaika gauza badek
harrapatua
oilo eta arkume
hire karreratuak
hau da nere haziendan
atarramentua
azeri gaiztua
tranpetan zepuan
neukan paratua
ta han geratua
orain badiat zorrak
nork pagatua.
Ola ebaki diat
lau oinen neurrian
hirekin ibiltzeko
erromerian
orain galdetu behar dit
higatik herrian
hi hartzekorikan
inork ote dian
egunez eguerdian
gauez gauerdian
habil pikardian
joan dan aspaldian
ardi hanka bat daukak
hortzen erdian.
Hitzak: Izuelako Artzaia
Doinua: Herrikoia
Bizitzarekin borroka, hil ala bizikoa, Izuelako Artzainaren bi bertso hauetan. |