|
GEZURRETAKO AZARIAREN BERTSOAK
«IZENBURURIK GABE» HAINBAT AIAKO UDALA, 2005
Txakur gorri txikitxo bat
faltatu zait neri,
arras galdu zan eta
ez da inon ageri;
ez diot maldiziorik
bota nahi inori,
hartaz baliatzen dena
ongi bizi bedi.
Manterola errotari
gizon abilla da,
nere txakur txiki hori
hark berak hilla da;
azeria duela
hor ibilia da,
zerbait bildu nahia badu
hark familiara.
Aiako herri noblia
pasatu orduko,
guztiok eman ezkero
franko du bilduko;
gaztain edo arraultzak,
txanpon eta kuarto,
aurtengo osagarria
badauka zierto.
Manterolako errota
Elorditik behera,
auzo legean guztiok
allegatzen gera;
lendabizi etorri zait
neronen etxera,
gezurrezko paperekin
arraultzak biltzera.
Nere txakur txiki leial
salati klarua,
azari kolorekua
illajez arrua;
harekin ibili danak
ona du garbua,
itxu aurreko balebil
a zer pajarua.
Amodiyomentean
dizut barkatuko,
aurrerantz ez dakit nola
zeran portatuko;
gure arten horrenbeste
balitz gertatuko,
ez ginake zu eta ni
zuzen dantzatuko.
Hitzak: Izuelako Artzaia
Doinua: Herrikoia
Izuelako Artzaiaren bertso sortarik ezagunena, garai bateko ohituren lekuko |