|
TXANO GORRI
«IZENBURURIK GABE» HAINBAT AIAKO UDALA, 2005
Behin batean txano gorri
gorri, gorri,
basora joan ta apain jantzi
amona ikustera.
Otso zaharra bitartean
uu, uu,
asmo zikin bat bururatu.
-Nora zoan txano gorritxo?
-Amonaren etxera.
-Nik esango bide motza
joateko beregana.
Otso zaharra gezurtia
uu, uu,
bera joan da lehenbizi
bide motzetik aurrera.
Eta txano gorri, gorri,
gorri, gorri,
oso nekatuta iritsi.
Zer gertatzen da etxe hontan
usain txarra airean
eta amonaren jantzia
ez dago bere tokian.
Otso zaharra bitartean
uu, uu,
egurrezko ohe gainean
maindireaz estalita.
Eta txano gorri, gorri,
gorri, gorri,
ohearen ondoan jarri.
-Amona zer belarriak
zer begiak dituzun,
hori aho itsusia,
zer beldurra ematen duzun.
Eta txano gorri, gorri,
gorri, gorri,
otso zaharren tranpan gaixoa erori.
Hitzak eta doinua: Herrikoiak
Txanogorritxuren ipuin originalaren aldaera kantatua, Jose Inazio Alustiza "Palaziyo"-ren bertsioa |