|
AIA
«IZENBURURIK GABE» HAINBAT AIAKO UDALA, 2005
Aia, artzai bat bezela zaude
bera begira goiko menditik.
Gallur batean nun da erri bat
zu bezin txukun eta politik?
Gauez intz ederra zeru goitik
ipar-aizea itxas-aldetik
zorionaren arnas berriak
artzen dituzu nunaitik.
Nere bizitza guztian ezin
niteke aztu Aia'ko erriz,
eta dantari jarri-azten nau
bere izate kontsolagarriz;
erri aundia da bere neurriz
mendien sallez eta baserriz,
bertan bizi den jende guzia
euskaldun jatorra berriz.
Izketan asi naiz amets batek
bereganatzen ninduen gaian,
esan nai nuke urte batzuek
nola igaro nituen Aia'n;
ezagutu nun gazte-garaian
gaur dagon leku polit alaian;
aspalditxoan negon berari
bertso batzuk egin naian.
Pagoeta ta Andatz dituzu
aldemenetan zure mendiak;
oien gaņetik begiratzen du
berriz Ernio bikaiņ aundiak.
Gizon jatorrak, berdin andriak,
inguru ortan len zan jandiak,
azi zituen izkuntz eder au
maitatzen duten sendiak.
Izkuntza asko ikasteko're
batek gazterik ditu almenak;
da alegiņak garaian egin
alperrik dira geroko penak;
Aia'n jaio ta bertan daudenak
euskeraz ongi dakite denak;
erakusteko ama ta aita
izaten dira onenak.
Toki onean bizi dan batek
an bertan errex lezake etsi;
paradiso bat da zure ori
eta galtzera etzazu utzi.
Aia, etzaitez zu bera jetxi,
goien zaude ta goiari eutsi,
edertasuan erakutsiaz
Oriyo'ri ta Zarautz'i.
Itxas-aldetik begiratuta
zein liteke zu bezelakorik?
Edertasunak itxutzen du bat
nola ez dezun bestelakorik.
Nun da erri bat orrelakorik,
baserri eder geiagokorik,
Aia dan bezin txukunik eta
bista alaiagokorik?
Neguko otza iltzen danean
eguzkiaren berotasunez,
denak arritu oi dira zure
soro-zelaien edertasunez.
Beterik zaude umiltasunez,
poz eztiaren goxotasunez;
doai on oiek irixten dira
Jaunaren laguntasunez.
Aia, ez nuke nai iņundikan
zuri begiak betiko ixterik,
nola ez baitan maite dan ura
ez ikustea bezin tristerik.
Ortxe ibili nitzan gazterik,
etzendun egin ona besterik;
or pasatako urte on aiek
beiņere ez dauzkat azterik.
Hitzak eta doinua: Manuel Lasarte
Manuel Lasartek Aiari jarritako bertso sorta, doinua ere berak sortu zuen bertso sorta hontarako |