|
AZPEITIKO URKAMENDIAREN BERTSOAK
«IZENBURURIK GABE» HAINBAT AIAKO UDALA, 2005
Jose Tejeria da
hau nere grazia,
Gipuzkoako Aian
jaio ta azia;
tiroz aita il nuan,
orra desgrazia,
publikatzea nua
asunto guzia.
Gizonak altxa zuten
aita bizirikan,
"O, semiak galdu nau!"
berak esanikan;
gurasubak etzuban
esan gezurrikan,
gorputza il ta anima
juan mundutikan.
Aitak eskatzen ziran
legez eta bidez,
egiten niona da
agindu ta eman ez;
buru dana betia
pentsamentu txarrez,
tirua eman nion
dirubaren ordez.
Sodadu arma-dunak
lotu kurioso,
baita eraman era
Azpeitira preso;
deklarazio txarrak
egiņa ni oso,
libratutzeko bear
gezurra preziso.
Azpeitiatik juan
Donosti aldera,
Gipuzkoako buru
dan tribunalera;
akusatuba nintzan
Judasen legera,
gezurrak balio ez,
neretzat galera.
Gaizki egin nuela
ondo damutzen zat,
au eskarmenturako
beste guzientzat;
munduban ez da izan
oraindikan behintzat
ume bat txarragorik
gurasubarentzat.
Donostian artuba
nintzan albistia
posible etzala neri
bizirik uztia;
ai ura orduko
lastima tristia!
etzan alegratuko
nere emaztia!
Zuzen da garbi egin
dute justizia,
badakit nuela nik
ondo merezia;
illbeltzaren amaseirako
nere sententzia,
goizeko zortziretan
kentzeko bizia.
Pauso bat eziņ eman
nuan ezergatik,
bi lagun banituben
beso banatatik;
urkamendira juan
giņan kartzelatik,
borrerua begira
zeguan atzetik.
Urkamendian nintzan
eserita jarri,
nere entraņak zeuden
estu eta larri;
bizia eman bear
oso lotsagarri,
au beste guzientzat
eskarmentagarri.
Hitzak: Joan Mari Zubizarreta "Etxeberritxo"
Doinua: Herrikoia |