|
UDARREGI
«IZENBURURIK GABE» HAINBAT AIAKO UDALA, 2005
Aspalditxotik asmo batzuek
zirikatutzen ninduten.
Izandu gera Udarregiren
jaiotetxea ikusten.
Uztataburu baserri ura
Aian bazela nunbaiten.
Tan-tan atea jo ordurako
bizkor ireki ziguten.
Beste famili bat bizi da gaur,
zein ongi artu giņuzten!
-Ezagutu al zenduten?
-Ez, ez; leen aldegin zuten.
Aren guraso agurgarriak
zer bide artu zituzten...
Olako leku politetikan
nora eraman ziņuzten?
Juan Joxe Alkain zuen deitura,
izen-abizen aaltsuak,
esanarekin bat nabaitutzen
dira euskaldun kutsuak.
Geroago zan Udarregi ta,
gerora ziran bertsuak.
Aurtzaro ura oroitzapen du
Uztataburu auzuak:
"leenengo negar an egin zuen
mutiko irripartsuak,
leenengo bere pausuak,
leenengo itz eztitsuak,
leenen jolasak, leenen okerrak,
leenengo lo paketsuak..."
Biotz aretan zuen kabia
gure euskera gaxuak.
Berealaxe oartu ziran
ingurumari aietan
bertso ederrak bazenitula
astean eta jaietan.
Arriz marrazten omen zenuen
idazteko garaietan,
eskolarikan gabea baiņa
bizkorra zure gaietan.
Sentimenetan biotzarekin
alaia, bai, alaietan,
partaide sariketetan
ta sagardotegietan,
zenbat irripar jarrarazia
plazetan ta eztaietan!
Oraindik ere zure loreak
dabizkigu ezpaiņetan.
Hitzak: Nikolas Zendoia
Musika: Herrikoia
Aspaldiko Udarregi berriztatze asmotan egindako bertso sorta |