|
JENDE JATORRA DAUKAGU AIAN
«IZENBURURIK GABE» HAINBAT AIAKO UDALA, 2005
Jende jatorra daukagu Aian
lehen ere halaxe zan da,
ezagutzen det gazte denboran
hemen bizitu nintzan da.
Bihotz handiko herria zera
zu hitz batean esanda,
zergatik maite nauzu hainbeste
ni ezerez bat izanda.
Hau egunaren edertasuna
hau pozaren txoramena,
nahiz eta jakin ni ez nintzala
hainbat merezi nuena,
baina, badakit Aiak hau dana
bihotzez egin duena,
bedeinka zazu herri polit hau
Aita zeruan zaudena.
Lehendabiziko eskertzen ditut
jai hau eratu dutenak,
eta hurrengo lan guztietan
parte hartu dezutenak.
Zer esanik ez ni erregaliz
hola jantzi nazutenak,
danok zerate esker beroak
merezi dituzutenak.
Euskal Herrian lagun maiteak
baditut alde danetan,
hau baino gauza handiagorik
zer leike mundu honetan.
Agur anaiak, agur arrebak,
hitzikan goxoenetan,
leial portatzen zeratelako
maite zaituztet benetan.
Hitzak: Manuel Lasarte
Doinua: Herrikoia
Aiako herriak Manuel Lasarteri eginiko omenaldian |