|
ITURRIOTZKO SAN JOANETAN
«IZENBURURIK GABE» HAINBAT AIAKO UDALA, 2005
San Joanetan joan nintzan
Iturriotzera
gaztetako oroitzapenak
berriztatutzera
gauzak zihoaztelako
nahi nuen antzera
hura poza sortu zan
nere bihotzera.
Bazkalondoan bertsotan
zioten eraso
bi bertsolari handi
Maialen, Olaso,
bertso ederrak kantatu
zizkiguten oso
ta entzuleak txaloka
pozik eta gozo.
Gero trikitixa jotzen
hasi ziranian
hura kriskitin soinua
nere aldamenian
porrusalda, fandango,
arin-arinian,
alaitasuna ikusten zan
jende gehienian.
Iluntzean mutil-ardora
jartzean egarriz,
gazteak hartu ninduten
era maitagarriz,
trago batzuek hartuta
algaraz ta irriz
beren baimenarekin
joango naiz berriz.
Hitzak: Manuel Lertxundi
Doinua: Herrikoia
Hurrengo egunean gosaldu ere egin gabe jarritako bertsoak |