|
SEGA APUSTUA
«IZENBURURIK GABE» HAINBAT AIAKO UDALA, 2005
Aiako berri bertsoz ematen
Hasteko badut gustua;
Aipatu nahi dut irailaren
Hamaikako apustua.
Iturriozko zelaian zegon
Sega-joko bat estua,
Argi usteko hamaikak badu
sakela bapo hustua.
Zer esan franko bazen aspaldin
Aian eta Asteasun;
Esaten zuten zaharrak emango
Ziok nahiko estuasun,
Baina gazteak erakutsi du
Nahiko indar da zailtasun
Puska bateko nagusi haiz da,
Bejon daikela Erasun.
Iturriotzen egona gaitik
Belar etzana ta zaila
Hasita buka atera huen
hutsa ainako habaila
Bi oin pasako arrastak eta
Bi metro terdiko maila
Oraindik inork ez zian bota
Horrelako belar saila
Bat baino gehiok ez du faltako
gaur ere buruko minik
lehengo erara ez dute hoiek
ez dantzatuko mingainik
esaten zuten Aian ez dela
belar ebaten dakinik
erakutsi duk hire aurrean
ez dutela zer eginik
Kirolariak baziren hemen
Txikiak ginen garaian
Orduan denak mintzatzen ziren
Oso tankera alaian
Haiek bukatu eta genbiltzan
Horrelako baten nahian
Hi haizelako gaur oso arro
Sentitutzen gaituk Aian
Hor emandako egurrarekin
Ez haiz geratu itsusi
Hire indarren ondore latza
Guztiek ditek ikusi
Horma harririk pisatu gabe
Lehengo marka denak hautsi
Gaurtik aurrera hi izango haiz
Sega kontuan nagusi
Hitzak: Joxe Antonio Manterola "Zatain"
Doinua: Herrikoia
1988ko irailaren 11n Iturriotzko apustu zelaian Aiako Erasun eta Asteasuko Irazustak jokatutako Sega apustuari buruz ondorengo astean Arrate irratirako jarritako bertsoak |