|
OLERKITXO ERRIKOIA
«IZENBURURIK GABE» HAINBAT AIAKO UDALA, 2005
Erritarren ordezko
zugana nator AIA,
aitormen egiteko
badegu garaia.
AIAko seme alaba
alaba ta seme,
bakoitzak jarri bitza
belarriak erne.
Nola zu izan zeran
gure sorlekua,
maite degunarentzat
berdin gabekua.
Eman digu aterpe
eman digu jaten,
badegu lanik asko
eskerrak ematen.
Gaņera egin gaituzu
euskeraren jabe,
antziņatik asi ta
etenikan gabe.
ALTXERRI koba zarra
daukagu testigu,
euskal aztarnak ortik
etorri zaizkigu.
Amalau milla urtez
gutxi gora bera,
euskeraz mintzatuaz
AIAn bizi gera.
Izkuntzak eman digu
bertsoen sustraia,
lenbiziko maixua
IZUELAko artzaia.
Gure bertsolaritza
arengandik dator,
eskerrak ematera
orregatik nator.
Aurrera jarrai dezan
mendeetan zear,
guk ere ez al degu
zerbait egin bear?
Izan dedin oitura
zar danen gordallu,
emen asmatu dira
ainbat triki-mallu.
Asmo hortaz sortua
da AIAko diska,
Lertxundik alkateari
eskerrak ematen dizka.
Nere eskerra denentzat
gaur iritxi dedin,
partaide guztientzat
eskeintzen det berdin.
Erlijio girora
orain garamatza,
ortan ere izan da
ainbeste mudantza.
Ezberdin dira garai
bakoitzan arauak,
lenbizi jentillak ziran
eta ondoren kristauak.
Kristautasuna indartsua zan
zerbait atzendu da lendik,
poztu gaitezen ez dago illa
bizia badu oraindik.
Oh! AIAtarrak maite ditzagun
Jainkoa eta euskera,
guk ori egiten ez badegu
seme jatorrak ez gera.
Bide orixe eman deiogun
sortu giņan erriari,
oitura zarrak erakutsiaz
belaunaldi berriari.
Olaxe emen jarraitutzea
nik nuke askoz naiago,
nere almenak amaitu dira
eta ezin det geiago.
Olerkitxo au eskeņia det
gure diskaren gerizan,
agur entzule biotzekoak
danok zoriontsu izan.
Hitzak: Joxe Mari Lertxundi
Aiako herriari buruzko olerkia neurri librean |