|
XURIAK ETA BELTZAK
«AMORRUA» IKER GOENAGA TRIKI ELKAR, 2006
Xuriak eta beltzak
ardiak mendian
aldaparik ez dago
gustoko larrian (bi)
pozik bizi liteke
zuk jarri hesian
Xuriak xuri dira
ni naiz beltxarana
gustora izanen da
ni behar nauena (bi)
gustorago gordean
daukadan galana
Hiru ta bi bost dira
bost eta bi zazpi
neskatxak mutilekin
ez dabiltza gaizki (bi)
neskatxak neskatxekin
lastotan gainazpi
mutilak mutilekin
narraski narraski
Gauean du ematen
argi esperantzak
lerro luzean zintzo
goaz ardi beltzak
bihotzean ikara
orpoko arantzak
Musika: Iker Goenaga
Hitzak: Iker Goenaga |