|
AZKEN PORTUAN
«AMORRUA» IKER GOENAGA TRIKI ELKAR, 2006
Hodeiertzean pausaturik
beltzari darion dizdira
zeru urdin oskarbiari
begiak itxita begira
olatu gardenen ziztadak
zorionaren ispilu balira
Zirriborro gisan taxutu
arrantzalearen patua
ur gaziek kendu didate
bizi izan nuen mundua
zigarro beltzeko gauetan
behinola itzali zen nire sua
Horizontala den mugara
beti iritsi ezinean
egunak arrain kirats lodiz
zipriztindurik daudenean
hain da garratz bakardadea
ur gozoen sabelean
Tristuraz hilda iratzarri
begi biak malkoz erreta
itsasoaren besarkadan
itotzeko hartu dut beta
arnasa hartzeari uko
honek ez du jada zentzurik eta
Musika: Iker Goenaga
Hitzak: Gartxot Unsain |