|
CARTAGENERA
«GAU GIRO» KUPELA ELKAR, 2006
Zein polita arratsetan, itsasoko harkaitzetan
olatu zaplastekoak datoz kolpe bakoitzetan
neska-mutilak gau festan inguruko hondartzetan.
Cartagenera morena, euskalduna hoberena
probatuak ondoena daki bere ondorena
Gauez hilargi geriza, amodioen eklipsa
guztien testigu dela itsas-olatuen brisa
mundutar askorentzako, holakoa da Ibiza?
Ez da pabiloi makala, privilege-club edo sala,
zortzimila lagunekin, gauero festa zabala
pentsa nahita ezin sartuz, asko gelditzen dirala.
Hitzak: F. Cabanillas
Musika: Nono Vanella |