Hasierako orrialdeaTrikiti testuakDoinutegiaHiztegiaPrentsaEuskal Herriko Trikitixa Elkartea

 

TRIKITI TESTUAK

alfabetoz

diskoak

HEGOTIK IFARRERA

«GAU GIRO»
KUPELA
ELKAR, 2006

 

Aukera zegoen ta, nola egon dudan,

hegotik ifarrera pasa gera mugan.

 

Itsas-ertzaren bila, normala da udan,

ai, zer arto soroak ikusi ditudan!.

 

Inguruan jiraka, zenbait txori mota

arto artera sartuz, beroarekin jota

 

Nunbait ongi zekien, kolpea nun bota

aurkitu zuen behintzat, gustoko pinporta

 

Lumaz harrotu edo, hegoak astintzen

bitatik bat hasi zen, gehiago agintzen

gosea ez da beti, izkutuan hiltzen

amona bait zebilen, babarrunak biltzen

 

Satorra lur gainean, ta noraezean

arrastotik irten da, zerbaiten heizean

zulo berrien bila, erdi jolasean

etzen lurrik mugitzen, hurrengo goizean

 

Naturaren jokoa, horra ezagutu

biak ikusten ziren, pozik baina mutu

sator mutur motzari ez nion ikutu

baina bidai haretaz ez nintzen damutu.

 

Hitzak: A. Larraņaga

Musika: X. Alberdi