|
GAU GIRO
«GAU GIRO» KUPELA ELKAR, 2006
Gau giro eder baten, taberna ta plaza
tragorik hartu gabe ezin leike pasa
bateko kuba dela, besteko ginkasa
ta gero bolantea ez da ez jolasa
Badira puntuak,
badira puntuak
azkarregi bazoaz
gelditzen kontuak
Rayllekoen gisara, sakatuaz tope
orduko berrehunean gehiegi ez ote
soseguz dabiltzanak lau aitona torpe
ez dute gazteek haina istripu ta kolpe.
Horra gida baimena ta bere premian
hamarretik bederatzi gaurko egunian
konturatzen al da bat, txispatzen denian?
argi ez bait da giro, gaur alkoholemian
Ona bazera txofer edo dominuan
errendituko zera zeure terrenuan
asko gabiltza eta, bat ikusi nuan
aurreratzen zuela raya kontinuan
Gaur egungo kotxeetan, zer kalidadia
errepide bustia, kalamidadia
orduan behar dena, serenidadia,
zaindu alkohola eta belozidadia
Hitzak: A. Larraņaga
Musika: X. Alberdi |