|
ERREZIL
«GAU GIRO» KUPELA ELKAR, 2006
Erniopean bada herri bat gai askotan aberatsa
lur emankorra izan delako harkaitz arteko baratza
herri hizkuntza berezia ta ateraldietan gatza
esan liteke euskal gurdiak bertan duela ardatza
Bertsolarien arloan ere zenbait izen aipagarri
Loidisaletxe aita-semeak, Zepai, Txapel ta Basarri.
herri batean hainbat artista ez al da aberasgarri?
dohai apartak ditu Errezilek zalantzan ez leike jarri.
Bi pelotari ta biak onak, ikusi ziren frontoian
herri-kirolen munduan ere asko egon dira goian
Irolegi ta Aimar hor daude, indartsuenen balkoian
Nemesio ta Harriarekin apal antza maratoian
Maria Dolores ta Atxukarrok, beti giro euskalduna
Irratiz ere atsegina zen, beraien kontu jarduna
Santi Lazkano eta Uzkudun, zein bikote ezaguna
Azken batean herria bera, ez ote da txapelduna?
Hitzak: A. Larraņaga
Musika: X. Alberdi |