|
ASTINTZE
«KORRONTZI» KORRONTZI NUBE NEGRA, 2006
Gure gurasoek kontatzen dute duela asko
bazegoela KORRONTZI izeneko trikitilari bat,
igandero-igandero Mungiako plazaraino
hurbiltzen zena bere asto gainean jarrita.
Abadeak hamaiketako meza
bukatutzat ematen zuenean,
trikitixa jotzen asten zen bera eliza-atarian,
horrela bere abestiekin,
meza ostean biltzen zen jendetza alaitzeko.
Jo eta jo ibiltzen zen jendeak botatzen zizkion
txanpon apurrak bere txapelean biltzeko,
eta honela, bertan biltzen zuen altxorra
nahikotzat jotzen zuenean,
berriro bere astora igo, trikitixa lepoan hartu,
eta bere aurrean bildutako jendeari
agur esaten zion hurrengo iganderarte.
Hitzak eta musika: Agustin Barandiaran eta Mikel Romero |