|
SITZES
«KORRONTZI» KORRONTZI NUBE NEGRA, 2006
Ama zuriak bidean topaute
Berbarik ez egin burua biraute,
Ama zeuriak berba ez eiteko
Zein palazio deko emateko.
Urruku tuku ez niri ikutu
Ama kamaran sendituko gaitu
Ama kamaran aita zaranpean
Neska mutilak eskailerapean.
Udaberria Martzelina bero
Harek emongo leuke eskatu ezkero.
Eskatuten bildur emoten lotsa
Alperrik galtzen da bere santu motza.
Amaika demonio munduen
Lengusinak engaina ninduen,
Beti ibil jatan inguruen
Batu artean sorginen moduen.
Madalen Busturiko negarrez
Amantal barik ezkonduko danez,
Amamak emon bosteko gorrie
Erosi daien amantal berrie.
Aienak penak hau historie
Matrimonio barik familie,
Hiru erreal hogeita bost lauko
Atsoak alabea saltzeko dauko.
Aita San Antonio Urkiolakoa
Askorentzat santu debotua,
Askok eiten diotso San Antoniori,
Egun baten joan ta bestean etorri.
Buru arina hankak arinago
Dantzan hobeto daki artajorran baino,
Agur bat gazte eta zarrari
Ardoa ekarri ze gera egarri.
Hitzak: Herrikoiak
Musika: Agustin Barandiaran eta Mikel Romero |