|
PANDEROTXOA
«KORRONTZI» KORRONTZI NUBE NEGRA, 2006
Pandero zaharrak lo hartu zuen
lastoaren gainean,
zoru gainean zurrutadak
leiho baten azpian,
handikan ikusten ditu
neska-mutilen barreak,
gaztetako egun joanak
ta aspaldiko erromeriak.
Lo egin zazu ene panderotxoa
gaua zurekin da,
Lo egin zazu ene panderotxoa
iragana joana da.
Leie hotzak utzi zion
aspaldiko doinua,
haizeak eragindako
kriskitiņen zarata,
larruari laztanduz
golperik leunena,
Mauriziaren kantu baten
oihurik sakonena.
Hitzak eta musika: Agustin Barandiaran eta Mikel Romero |