![]() ![]() ![]() ![]() ![]()
| ||
|
SOINUAREN KOLOREAK
Dantzak beti eduki du gainean, debekatzailearenaz gainera, marrazkilariaren begia. Gorputzaren jarrera dinamikoak interesatu izan zaizkio, hanken jokoa, belaunaren tolesdura, besoen diagonala... Eta dantzarien janzkera tradizionalak kontraste polita egiten zuen, koloreen bizitasunagatik, naturaren berdetasunean. Dantzaria banaka edo bakanka har liteke, eta hala ageri dira koadro askotan, lehen planoan. Beste margolari batzuek nahiago izan zituzten masa handiak, jende multzoak ekarri. Horretarako zeukaten erromeria, pintoreskismoz betea ageri zitzaien antzokia: tertulia, zurruta, apaiza, dantza, jokoa... Idazleetan bezala, kostunbrismoak indar handia hartu zuen zenbait margolariren lanean. Esku soinuak leku berezia dauka gure margolaritzan. Bizkaiko erromerietan ageri da, Lapurdiko dantza zeremonialetan ageri da, Zuberoako ihauterietan ageri da... Gure dantza mota guztietan ageri da margolarien eskutik, eta edonontasun geografiko honi halako unibertsaltasun tematiko bat ere hartzen du: kostunbristek bezala hartu zuten gaitzat errealistek, eta dantzarako bezalaxe erabiltzen dute malenkoniarako, edo salaketa sozialerako.
Pablo Uranga (1816-1934)
Antonio Lekuona (1831-1907)
Alberto Arrue (1878-1944)
Aurelio Arteta (1879-1940)
Ramon Zubiaurre (1882-1969)
Jose Arrue (1885-1977)
Ramiro Arrue (1892-1971)
Ayalde (1915-1970)
|
||