Hasierako orrialdeaTrikiti testuakDoinutegiaHiztegiaPrentsaEuskal Herriko Trikitixa Elkartea

 

EGUZKIE YOAN DA

 

Hitzak: herriarenak

Doinua: J. Tapia / Porrusalda

 

Eguzki yoan da

bere amagana

biher etorriko da

denpora ona bada.

 

Astotxo bat baneuko

buzten zuriegaz

ermure yoateko

gona gorriegaz.

 

Amorebidetako

bizi-alargune

bakarrik egon barik

hartuixu lagune.

 

Hamalau zapatarik

ein dabe juntea

zeinek lenago yosi

zapata puntea.

 

Tiriki tauki tauki

mailuaren hotsa

hamalau hargin baino

hoba dok harotza

 

Agure buruzuri

oilanda zalea

nok irakatsi deutsu

gurera bidea?

 

Gazteak badakizu

zelan dantzan egin

burua gora-gora

kaderai eragin.

 

Tapia eta Leturia / Amuriza

Bizkaiako Kopla Zaharrak